XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
a) Biderkagaiaketa-x biderkagai komuna
- Ruffini
Ruffini
Biderkadura zero izateko lau posibilitate daude:
15.7.-
LEHENENGO MAILAKO EKUAZIOEN BIDEZ SOLUZIONA DAITEZKEEN PROBLEMAKEkuazioen azterketak duen interes nabarienetariko bat problemen soluzioa da.
Edozein kasu dela ere, beti bereiz daitezke kantitate ezagun batzuk (
Ezezagun hauek, normalean, x, y eta z letran bidez adierazten dira.
Problema guztietan azaltzen dira zenbait erlazio datu eta ezezagunen artean, erlazio hauek dira ekuazioaren bldez adierazten direnak.
Ez ditugu nahastu behar desberdinak diren ondorengo bi gauza hauek: ekuazioaren erroak eta problemaren soluzioak; gerta bait daiteke erroren batek ez betetzea problemak jarritako baldintza bat; eta, ekuazioaren erroa izan arren, ezin da problemaren soluzio bezela onartu.
Adibidez: Problema batetan pertsona baten adina galdetzen bada, eta ekuazioaren erro bat 7 bada, erro hori ezin da egokitzat onartu, ezinezkoa bait da pertsona baten adina 7 urte izatea.Lehenengo mailako problema zera da; lehenengo mailako ekuazio bat sortzen duena; era berean hitzegin daiteke bigarren mailako problemei buruz (eta abar...), segun sortzen den ekuazioaren maila bigarrena (eta abar...) izan.
Hona hemen, laburtuta, problemak soluzionatzeko jarraitu behar den bidea:
a) Ezezaguna zein den finkatu eta (x) letra baten bidez adierazi